In Vitro: laborategi birtuala




In Vitro laborategi birtuala da, DBHko lehenengo kurtsoei zuzenduta. Zientziaren Inguruko ezagutzak lantzea, fenomeno abstraktuak ulertu eta barneratzen laguntzea, metodo zientifikoa ezagutu, erabili eta laborategiko garbitasun eta ziurtasun arauak ezagutzea eta arriskugabe praktikan jartzea dira helburuak.  

Aplikazioan zehar,eguneroko bizitzan ikusten dituzten elementu desberdinak aztertu eta sakonago ezagutuko dituzte ikasleek. Kimikaz inguratuta daudela ulertuko dute, ibai baten ezkutatzen diren izaki bizidunak ezagutu eta luparen bitartez mineralen konposaketa ezagutuko ahal izango dute.
Laborategian 6 misio aurkituko dituzte:

 M1. Materialen muntaia (Lupa, Mikroskopioa eta teleskopioa)
M2. Misio biologikoa. Ibaietako uraren kalitatearen azterketa. Makro ornogabeak. Azterketa mikrobiologikoa, pH eta Oxigenoaren neurketa...
M3. Misio Astronomikoa. Planetak, eklipsea,...
M4. Misio kimikoa 1. Destilazioa.
M5. Misio kimikoa 2. Azidoak aurkituz.
M6. Hondakin arrizkutzuen kudeaketa